XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Anemia eta globuluen jalkiera-abiadura altuaren tumore hori dagoela susmatu, beste kausarik ez badago.

d) Giltzurrunaren bolumena handituta dagoenean ekografia egin hainbat lasterren, eta geroago T.A.K. edo Erresonantzia magnetikoa.

e) Peritoneo-atzeko masen aurrean arteriografia selektiboa burutu behar da.

f) Diagnostiko goiztiarrak, aurreko guztiaz gainera azterketa anatomopatologikoa eskatzen du.

HISTIOZITOSIAK

X-Histiozitosi sindromeak, histiozitoen ugaltze bilakatutako lesio granulomatosoek duten espektro osoa barnebiltzen du.

X-Histiozitosiaren intzidentzia ez da ezaguna, bere barnean irudi kliniko asko hartzen duelako; batzuk oso gaiztoak eta beste batzuk onairenak.

1960-1964 urteen bitartean Letterer-Siwe-ren intzidentzia kalkulatu zen bere hilkortasuna iturri bezala kontutan harturik.

Gaixotasun honen hilkortasun-indizea garai hartan % 50ekoa zenez gero, lehenengo urteko umeen arteko 100.000/1eko, edo 15 urte baino gazteagoen arteko 100.000/0,2-ko urteroko intzidentzia kalkulatu zen.

Klinikan dauden Letterer-Siwe, Hand-Schuller-Christian eta Granuloma Eosinofiloaren proportzioak kontutan hartzen baditugu, X-Histiozitosiaren urteko intzidentzia 100.000/0,5-ekoa baino handiagoa izango litzateke.

Gurutzetako ikerketan haurtzaroko tumore guztien % 3,65 dira.

Bere sorreran argi dago faktore genetikoek oso partehartze garrantzitsua dutela, baina ez da faktore etiologiko berezi bat ezagutzen.

Gaixotasunaren espektro guztiaren berezitasun anatomopatologiko bakarra histiozitoen ugaltze hedatua da, granuloma eratuz, nahiz eratu gabe.

Espektro hau kontutan harturik X-Histiozitosi izenak egokia dela dirudi.